XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bueno, baina gehienek bai, zure bidea jarraitu zuten, eta zuk hori oso ongi dakizu.

- Pocopeso ere ez duk artzaia, eta hura ere nirekin morroi ibilita zegok.

Pocopeso hura ere, a zer nolako figura!

Pocopeso, garai batean, orain auskalo zenbat kiloren jabe den.

Hark, artzantza baino gehiago, kirola zen barruan zeramana.

Joxixio utziz geroztik hamaika saiotan plazaratutako gizona.

Denetik egiten zuen.

Korri, segan, harrijasotzen, aizkoran...

Morroi zebilelarik hasia zen lehen urratsak ematen kirol mundu horretan.

Auzoko batek tentatuta edo, korrika apustu famatu bat egin zuen behintzat.

Benetan korrika apustu berezia izan zen.

Han ez zuen denborak eta markak inolako garrantzirik.

Izan ere, afaria ez bait zuten jokatu Pocopeso Txarapetik tabernaraino denbora honetan edo hartan iritsi ala ez.

Negu gorrian, gauez eta galtzontzilotan egitea zen asuntoa.

Pocopesok baita egin ere.

Apostu hark bi oztopo zituen gainditzeko zail samarrak.

Bat, lotsarena.

Garai hartan norbait galtzontzilotan kalean barna ikustea ez zen oso gauza korrientea gaur egun bezala.

Ez zen ikuskizun arrunta.

Eta bi, Gabonila zela, eta egun hartan gauez egiten zuen hotza ez zela makala.

Kanpoan galtzontzilotan paseatzen ibiltzeko modukoa ez behintzat.

Alabaina, gure Pocopeso morroia ez zen kuzkurtu.

Handiagoak ere egiten ohitua zegoen, eta hura ez zen lan izugarria harentzat.

Hura atzeratu!

Ez eta...

Lotsatzeko lotsa behar zuen, eta hark zerbait, nonbait, norbaiti entzuna bai; baina jakin, jakin, ezta arrastorik ere lotsa delako hori zer zen.

Hotzarena berriz, gazte sasoikoa izanik eta Joxixioren arrimoan, laster berotzen zen mutila horrelako lanetarako.

Ardiei azpiak ateratzera baino (...)